"Sagarra 11 eratan" ikastaroa egongo da larunbat honetan, ekainaren 8an, Faktorian. Goizeko saioa izango da, hiru ordukoa orotara. Hain zuzen, 10:00etatik 13:00 arte luzatuko da gastronomia jarduera, eta bertaratzen direnek hamaika errezeta osatuko dituzte sagarrekin. Elikadura Faktoriak antolatu du ekimena, Ekonomatuak zehazki. Haizea Bengoetxea Fikakok gidatuko du saioa. Ekoizle bizkaitarrak Laboreak markapean dihardu egun bere proiektua sustatzen.
Parte hartzeko ezinbestekoa da izen-ematea hemen, Faktoria.eus webgunean. Bazkideek 20€ ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 25€. "Prezioaren barne daude errezeta bilduma, etxera eramateko kontserba sorta (lau kontserba ezberdin partaide bakoitzarentzat) eta dastaketa.