Musika eta haurrak protagonistak Orbeko Etxearen urteurrenaren lehen asteburuan

Txabi Alvarado Bañares 2024ko eka. 11a, 06:10

Ekainaren 23ra arte luzatuko da Gardea auzoko baserri okupatuaren urteurren jaia.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Asteburuan ekin zioten Orbeko Etxearen 23. urteurrena ospatzeari. Larunbat arratsaldean egin zituzten lehen ekintzak: Banatzaile alternatiboen topaketa, AHTaren aurkako borrokari buruzko pegatinen erakusketa eta mokadua egon ziren, Igor Arzuagaren pianoaren doinuekin giroturik. Musikari aretarrak eskaini zuen lehen kontzertua, bera izan baita urteurreneko abestia konposatzeaz arduratu dena. 

Ondoren, Baka4 musika jartzaileak girotu zuen iluntzea. Gauean, aldiz, hiru talde igo ziren oholtza gainera: Garage Drama, B.O.T.H eta Kinki Revenge. 

Igandean haurrak izan ziren protagonistak, eurei bideratutako jarduerak antolatu baitziren. Tailerrak, boulderra eta jolasak egon ziren Gardeako baserri okupatuan, besteak beste.

Datozen egunetan emango diote jarraipena egitarauari, hainbat motatako jarduerekin: mendi martxak, proiekzioak, hitzaldiak, kontzertuak... Hemen ikus daiteke egitarau osoa.

Argazkiak: Orbeko Etxea eta Txabi Alvarado Bañares

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide