Ur ludoteka egingo du Kokorikok ekaineko ostiraletan Faktorian

Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 07:27

Maiatzaren amaieran ospatu zen Faktoriaren hirugarren urteurrena. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 14an, 21ean eta 28an egingo da ekimena, "Bariku plazak" dinamikaren baitan.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa komunikabideari HEMEN SINATUTA 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Faktoria ere prest dago udari harrera egiteko. Denboraldia abiatzeko, ludoteka formatu berritua atondu du Kokoriko Hezkuntza Faktoriak. Hain zuzen, ura izango da protagonista ekaineko ostiraletako aisialdi eskaintzaren eta espazioaren barruan.

Kokorikoko kideek azaldu dutenez, ur jolasak eta guneak egokituko dituzte Faktoriaren kanpoaldean. Modu horretan, orain arteko dinamikari segida emango diote, harik eta ekaina bukatu arte: "Ekainaren 14an eta 21ean izango dira azken bi saioak".

Ohi gisa, 17:00etatik 20:30era egongo da irekita Faktoria astean zehar, eta larunbatetan 10:30etik 14:00etara.

Datozen egunetan aurkeztuko dute uztaileko programazioa

Udako programazioa, aurki

Uztailean, ordea, programazio sozialak jarraituko du. Faktoriako ordezkarien hitzetan, iluntze eta arratsaldeetako eskaintza osatzen ari dira, asteartetik ostegunerako plan sorta proposatuta. Datozen egunetan emango dute egitarau osoaren berri. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide