Naizen elkarteak jaso du Laudio Harro saria

Txabi Alvarado Bañares 2024ko eka. 16a, 14:41

Atzo arratsaldean eman zieten aitortza elkarteko kideei, haur eta nerabe transen alde eginiko lanagatik. 

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Laudio Harro egunaren bigarren edizioa ospatu dute asteburuan. Hainbat jarduera egin zituzten ostiralean, baina atzo egin zuten ekitaldi nagusia, arratsaldeko seietan Zubiko Malekoia gisa ezagutzen den taberna gunean.

I. Laudio Harro saria eman zioten bertan Naizen elkarteari. Modu horretan aitortu nahi izan zuten eragile horretako kideek haur eta nerabe transen alde eginiko lana. Trans pertsonen errealitatea izan zuten mintzagai, hain zuzen, saria eman baino lehen irakurritako testuan. Aipamen berezia egin zioten Esti Urresolaren 20.000 especies de abejas filmari, aurreko egunean proiektatu baitzuten, eta pelikulak pairatutako zentsura saiakera kasua salatu zuten

Sari banaketaren ostean, kalejira egon zen Aiarandreen Taupadak batukada feministaren eskutik, herrian barrena. Iluntzean, aldiz, bi jarduera egon ziren: DJ Isma eta Andriginaren emanaldi ibiltaria eta La Furiaren kontzertua. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide