PSE-EE kezkatuta dago Laudioko udal gobernua zatitu delako, baina gertaerak ez du ezustean harrapatu

Erredakzioa 2024ko eka. 20a, 09:45

Loli Muriel eta Eduardo Diaz sozialistak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Loli Murielek adierazi du EH Bildu eta Omniaren arteko koalizioa naturaren kontrakoa zela eta kolokan egon dela hasieratik.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Loli Muriel Laudioko zinegotzi sozialistak ere oharra plazaratu du baloratzeko Omniak udal gobernu taldea utzi izana. Hain zuzen, Murielek aipatu du kezkatuta dagoela gertakariagatik, baina ez dela berarentzat ezustea izan, "naturaren kontrako koalizioa" sortu baitzuten udala gobernatzeko. PSE-EEren aburuz, kolokan egon da hasieratik eta iragarritako heriotza zen akordioa.

Murielen aburuz, egungo udal gobernu taldea urtebetez bizi izan da aurrekoaren kudeaketaren errentei esker eta, gainera, EAJk eta PSE-EEk bultzatutako zenbait proiekturi trabak jarri dizkio; anbulatorioari edota Abasto plazako obrei, adibidez.

Halaber, sozialistek kritikatu dute udaltzain burua kendu izana ordezkorik izan gabe eta ziurtatu dute herritarrek konfiantza galdu dutela EH Bilduren taldearengan. Azkenik, koalizio abertzaleari iruzurra egitea leporatu diote, hauteskunde programa ez betetzeagatik, ez baitu hiltegia ireki, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide