Omniak udal gobernu taldea utzi du eta oposizioan arituko da

Erredakzioa 2024ko eka. 19a, 17:32

Omniako kideak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

EH Bilduk eta Omniak adierazpen bateratua egin dute horren berri emateko eta ziurtatu dute adostutako gaietan elkarlanean arituko direla etorkizunean.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Omniak udal gobernu taldea utzi eta oposiziora batuko da. Horrela adierazi dute EH Bilduk eta Omniak ohar bateratu baten bidez. Testuak ez du argitzen erabaki horren arrazoia, baina ziurtatu du adostutako gaietan elkarlanean jarraituko dutela bi taldeek.

Hau da, bi erakundek aurrera egingo dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) eta Antzokian, Abasto plazan, udal kiroldegia handitzeko proiektuan, San Roke nagusien egoitzan eta hiltegian aurreikusitako inbertsioetan.

Omniaren irteerarekin, udal gobernuak lau liberatu mantenduko ditu eta oposizioaren bitartekoak ere areagotuko dira. EAJk liberazio osoa izango du, orain arte bezala, Omniak erdia eta PSE-EEk lanaldi baten %17a.

Omniak azalpen gehiago bihar

Omniak, bere aldetik, bihar zabalduko du ohar bat bere aldetik balorazioa egiteko eta azalpen gehiago eskaintzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide