34 urte bete dira Pili Arsuaga eta Fontso Isasi auto istripu batean hil zirenetik, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela. Dispertsio politikaren ondorioz hildako lehenbiziko euskal herritarrak izan ziren, eta ordutik hona beste 14 pertsona zendu dira antzeko bidaietan.
Hori gogora ekartzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Laudioko Herriko plazan, ehunka lagunen parte hartzearekin.