Zazpi taldek joko dute Laudio Minbiziaren Kontra jaialdiaren laugarren edizioan

Maider Ramirez Martin 2024ko uzt. 3a, 19:34

3200 euro lortu zituzten iazko edizioan. / Aiaraldea.eus

Hardcore Hits Cancer elkartera bideratuko dute diru guztia.

Daniel Sarduník sortu zuen Hardcore Hits Cancer (HXC) elkartea duela zenbait urte, minbizia pairatzen ari zenean musikan topatu baitzuen babeslekua. Hainbat ekimen antolatzen dituzte gaitz hori duten haur eta familiei laguntzeko, AFANOC elkartearen bidez. Gainera, COVID-19aren pandemiaren ondorioz egoera zaurgarrian zegoen jendea laguntzeko beste ekimen bat ere abiatu zuten. Elkarteko kide den Joakik antolatu zuen, eta Leganeseko Auzo Elkarteen Tokiko Federaziora bideratu zuten dirua.

Duela lau urte, Isra Fernandez laudioarrak eta Agui Malas Cartas talde katalaneko bateria-joleak Laudion musika festibal solidario bat antolatzeari ekin zioten. Horrela sortu zen Laudio Minbiziaren Kontra proiektua. Kasu honetan ere, AFANOC elkartera bideratzen dute etekin guztia.

Aurtengo edizioa irailaren 14an izango da, Sorgin tabernan, 19:30etatik aurrera, eta zazpi taldek hartuko dute parte: Doble Fuerza Gironatik datorren talde argentinarra, Grippers madrildarrak, Penadas por la Ley eta ShÖck talde bilbotarrak, Gironako Mal Asunto eta Tropical Hardcore taldeak eta Lur talde laudioarra. Aurten emakumezko ahotsei protagonismoa emateko ahalegina egin nahi izan dutela adierazi dute antolatzaileek. Halaber, egitarauarekin hasi baino lehen, Bilboko Malacopa taldearen kontzertua eta Koldo Orue DJaren sesioa entzun ahalko dira doan.

Sarrerak salgai

Dagoeneko salgai daude sarrerak, 15 euroren truke. Brixton dendan eta La Espuela tabernan eskuratu daitezke Bilbon, eta Sorgin tabernan Laudion. Gainera, kamiseta berri bat ere plazaratu dute, online eskuratu daitekeena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide