Giro aparta sortu zuten atzo Unai Apraiz, Julen Pagazaurtundua eta Jokin Antsotegi umoregileek Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Hirurak igo ziren oholtzara barreak eragitera eta publiko anitza eta giro etxekoia izan zuten.
Unai Apraizen kasuan bere debuta izan zen eta Laudio bera ardatz izan zuen bakarrizketan. Julen Pagazaurtundua laudioarrak ere ez zuen ahaztu eskualdeko egunerokotasuna eta Jokin Antsotegik, bere aldetik, ez zuen maila jaitsi.
Atzoko hitzordua Baka(i)rrizketak zikloaren bigarren saioa izan zen eta euskara, umorea eta bestelako diziplina arte eta adierazpenak sustatzea izan du helburu, Laudioko Udalaren laguntzaz.
Aiaraldea Ekintzan Faktoriaren jarduerak ez dira eten udan eta hurrengo astean, esaterako, kirol saioa eta Amaia Molineten saio irekia egongo dira.
Argazkiak: Izar Mendiguren