Uztaila hasieran atera zen albistea: Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneek udaren heren bat igaroko zuten medikurik gabe, ordezkorik topatu ezean.
Zehazki, abuztuan Laudion 16 txanda zeuden betetzeke eta 12, aldiz Amurrion. Orain, abuztua hasi berri den honetan, kopuruak apur bat murriztu dira: Laudion 12 txanda daude hutsik eta 9, aldiz, Amurrion. Hau da, txanda ia gehienetarako ez dute ordezkorik topatu oraindik.
Hauek dira, zehazki, bete gabe dauden txandak, zenbait osasun langilek Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi diotenez:
Laudio:
- Abuztuak 5: 17:00-8:00
- Abuztuak 7: 17:00-8:00
- Abuztuak 9: 17:00-9:00
- Abuztuak 11: 9:00-16:00
- Abuztuak 12: 17:00-8:00
- Abuztuak 13: 17:00-8:00
- Abuztuak 15: 9:00-21:00
- Abuztuak 16: 9:00-9:00
- Abuztuak 17: 9:00-16:00
- Abuztuak 18: 9:00-8:00
- Abuztuak 20: 17:00-8:00
- Abuztuak 21: 17:00-8:00
Amurrio:
- Abuztuak 6: 17:00-8:00
- Abuztuak 9: 17:00-9:00
- Abuztuak 10: 9:00-16:00
- Abuztuak 11: 9:00-8:00
- Abuztuak 13: 17:00-8:00
- Abuztuak 16: 9:00-17:00
- Abuztuak 18: 9:00-16:00
- Abuztuak 19: 17:00-8:00
- Abuztuak 22: 17:00-8:00
Nabarmentzekoa da badaudela bost egun zeintzuetan ez dagoen medikurik lotuta ez Amurrion eta ezta Laudion ere: abuztuaren 9, 11, 13, 16 eta 18an.
Hala ere, kontuan izan behar da goikoa aurreikuspen bat baino ez dela. Baja eta oporrak direla eta geratu dira txanda horiek bete gabe, eta ordezkoen bila ari dira Osakidetzako arduradunak. Gauzak hala, posiblea da azkenean txanda horiek betetzeke osasun langileak egotea.
Hala ere, Aiaraldea Komunikabidearekin hitz egin dute osasun langileen aburuz, zaila izaten da txanda horiek betetzea, Osakidetzaren estrategia izan ohi delako jada lanean dauden medikuei aparteko orduak egitea eskatzea.
Horri buruz hitz egin zuen Amurrioko Etengabeko Arreta Guneko Bego Tabera langileak Poliedroa podcastean:
ESKren aburuz, arazoa orokortua da, eta “planifikazio txarra” dago atzean. Hala ere, aurten faktore gehigarri bat dagoela uste du sindikatuak: Mediku eta Barne Mediku Egoiliarren promozioa irailera atzeratu dela, promozio horrek COVID-19aren pandemiarekin kointziditu zuelako; eta, ondorioz, langile berri horiek ezingo dituztela udan sortzen diren hutsuneak bete.
Salaketa kanpaina
Mediku gabezia dela eta, salaketa kanpaina abiatu du herritar talde batek, "SOS Aiaraldea" mugimenduaren barruan. Osasun sistema publikoko "eskubide urraketa oro" salatzeko deia luzatu diete eskualdeko bizilagun guztiei:
🔴 Medikurik ez egotea ohikoa bilakatzen ari da uda honetan Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) July 17, 2024
Ez dezagun egoera normaltzat hartu! Uda honetan ere salatu dezagun Osakidetzan ikusi edo bizitzen dugun eskubide urraketa oro 👇👇👇 pic.twitter.com/zrwOhYYm01