Laudioko Ellakuriko igerilekuetako haurren bainutokia itxi behar izan dute gaur goizean, kristalak agertu direlako azpiegituran. Igerilekuetako kideek ez dute zehaztu noiz zabalduko duten berriz.
Atzo ere arrazoi beragatik itxi behar izan zuten eremu hori eta garbiketa prozesua abiatu zuten. Itxiera unean guraso ugari kexu agertu dira, euren ustez norbaitek erabiltzen duelako gauez azpiegitura.
Gaur jende askoren bisita espero da igerilekuetan, tenperaturek 40 graduko langa gaindituko dutelako eta Udalak prezio bereziak jarri dituelako horren harira, 1,45 eurokoak pertsonako.
