SAGAZTIAK KUADRILLA

"Kultur anitz batzen dira herrian eta horrek xarma berezia ematen die festei"

Maider Ramirez Martin 2024ko abu. 14a, 09:43

Sagaztiak kuadrillako kideak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Urte batzuk igaro dira SAGAZTIAK kuadrilla sortu zenetik, baina bertako kideek aurten erabaki dute jaien antolakuntzan murgiltzeko urratsa ematea. Eurekin hitz egin dugu erabaki horren inguruan.

Nondik dator zuen kuadrillaren izena? 

Ez du jatorri berezirik. Sagazti hitza gustatu zitzaigun bere momentuan, gazteleraz manzanal dena, eta gure egiteko sagazti bilakatu genuen. Hortik dator Sagaztiak kuadrilla.

Zein da jaietako egunik onena? Zergatik? 

Kuadrillen Eguna, kuadrilla guztia elkarrekin bazkaldu eta egun osoa elkarrekin pasatzen dugulako, eta hori geroz eta zailagoa da urteak pasa ahala. Gainera, ekintza eta jokoz betetako eguna da baita ere. 

Zergatik erabaki duzue Suziri Jai Batzordean kuadrilla moduan parte hartzea?

Badira pare bat urte kontu honi bueltak ematen hasi ginela, Laudioko jaietan gehiago murgiltzeko helburuarekin, jokoetarako ideia zoro bat edo beste planteatzeko asmoarekin edota kuadrillen bazkarietan parte hartzeko intentzioarekin ere.

Egitarauko zein ekintzetarako zaudete gogotsuen?

Ekintza aldetik, guk antolatutakorako, noski, besteoi ere gustatuko zaielakoan gaudelako eta ekintza berriak ilusio handiagoz disfrutatzen direlako. Kontzertuei dagokionez, Zetak taldea ikusteko gogoz gaude, azken urteetako nobedadea delako.

Zein uste duzue izango dela txosnetan gehien entzungo den abestia? 

Eguzkiloreak, Ardi beltzak, Beste behin, Tirikitruki, Potra Salvaje eta Eguzkiaren argia aipatuko genituzke.

Zein duzue gustukoen: bafle-poteoa, batukada edo elektrotxaranga? 

Batukada edo elektrotxaranga biak bikainak dira, sentsazio ikaragarria da kaleetatik kuadrilla eta herritar guztiak elkartuta dantzatzen eta abesten ikustea.

Zerk egiten ditu Laudioko jaiak berezi?

Aiaraldeko handienak direla eta, horrez gain, inguruko jende eta familia kide asko etortzen direla. Bestalde, herriaren historia dago. Euskal Herritik zein Espainiatik etorritako hainbat aitite eta amonei esker, kultur anitz batzen dira herrian eta horrek xarma berezia ematen die festei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide