San Roke kofradiak ohorezko pitxerrak eman dizkie Ariadna Martínez opera-abeslariari eta Antonio Oyarzabal Arigita pianistari. Ariadna Martínez opera-abeslaria da eta Madrilen bizi da. Antonio Oyarzabal, berriz, pianista da, musika klasikoko hainbat disko sortu ditu eta Londresen bizi da. Biak euren familiekin batera joan dira eta "oso hunkituta" agertu dira Kofradiak euren ibilbidea aitortu dielako.
Bi omendu horietaz gain, Kofradian urte asko daramatzatenak ere ohoratu nahi izan dituzte. Kofradiak urrezko domina bana eman die kofradian 50 urte daramatzaten bi kofradiakideri, eta, berrikuntza gisa, bi diploma eman dizkie erakundean 75 urte baino gehiago daramatzaten kofradiakideei, Félix Bengoa eta Juan Antonio Urquijori, hain zuzen ere.
Ekitaldia eta gero, San Roke elizako portikoan luntx txiki bat egin dute pintxo eta edariekin.
Abuztuko azken igandean omenduko dituzte Ariadna Martínez eta Antonio Oyarzabal San Roke kofradiaren tradiziozko bazkaria baino lehen.