Bi gizon atxilotu zituzten asteartean Laudion, aurreko egunean Gasteizen lapurtutako ibilgailu bat gidatzen harrapatu ondoren. Hala jakinarazi du Ertzaintzak prentsa ohar baten bidez. Atxilotuak, 18 eta 21 urtekoak, ertzain-etxera eraman zituzten beharrezko eginbideak egiteko, eta epailearen esku utziko dituzte datozen orduetan.
Bi bidaiariak identifikatu zituztenean, agenteek egiaztatu zuten gidariak ez zuela gidabaimenik. Beraz, bide-segurtasunaren aurkako bigarren delitu batengatik ere ikertzen ari dira.
Bestalde, autoaren miaketan bi arma zuri aurkitu zituzten, ibilgailuak lapurtzeko erabil zitekeen tresna bat eta zartarazi gabeko kartutxoak. Gainera, bi susmagarriek zenbait gramo droga zeramatzaten, ustez marihuana.