Ez zen aparteko sorpresarik egon atzo arratsaldean Laudioko jaietan. Ohiko eskema jarraitu zuen jai-kuadrillen egitarauak. bazkalostean Laudio's Got Talent lehiaketan aritu ziren, Ainubeak kuadrillaren eskutik:
Ohiko ikusmira eta barreak sortu ditu jaietako Laudio's Got Talent lehiaketak
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) August 22, 2024
Ikusi gaurko egitaraua hemen 👉https://t.co/b1dbQDtidD pic.twitter.com/g3j811RQ9p
Ondoren, zezen plazara jo zuten ehunka lagunek, Zoroak Inkurtul Taldearen Muturreko Herri Kirol mitikoen enegarren edizioaz gozatzeko. Aurreko edizioetako eredua jarraitu zuten jokoek, baina kuadrillek lehen aldia izango balira bezala gozatu zuten giroaz, bakoitza bere taldea animatzen:
Laudioko zezen plaza bete dute beste urte batez @zoroakinkurtul -en Muturreko Herri Kirolek pic.twitter.com/ck4dSsasxA
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) August 22, 2024
Bukatzeko, kalejiran atera ziren jai-talde guztiak, elektrotxarangaren erritmora.
Igandera arte luzatuko dira Laudioko jaiak. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.