Aurtengo jaiak ezberdinak izan dira Erroke Deunaren Kofradiako kideentzat. Izan ere, kokalekuz aldatu behar izan zuten festen azken eguneko bazkaria, Abasto plazako eraberritze obrengatik. Baina otorduaren izpiritua ez zen aldatu. Ehunka kofrade batu ziren atzo institutuko jolasgune estalian, betiko menuaz eta ohiturez gozatzeko. Ordezkari politikoak ere bertaratu ziren urteroko zitara, Ainize Gastaka alkatea edota Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia kasu.
Atzokoa ez da izan Kofradiak jaietan egin duen jarduera bakarra. Abuztuaren 14an ardo aforatzea egin zuten, bazkarian edango zuten edabea aukeratzeko. 16an, aldiz, ohorezko pitxerrak eman zizkieten Ariadna Martinez opera-abeslariari eta Antonio Oyarzabal pianojoleari, bakoitzak bere alorrean eginiko lana aitortzeko.