Irailaren 3an itzuliko da Bakardadeak Eskola, ezagutza partekatu eta komunitatea sortzeko

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko ira. 2a, 12:59

Bakardade Eskolaren aurkezpena Laudion, artxiboko irudi batean. / Aiaraldea.eus

Laudioko Lezaga Aretoan egingo dira irailaren 3tik abenduaren 17ra arte programatutako jarduerak, asteartero,17:00etatik 19:00etara. Ekimenak herritarrei irekiak izango dira, eta parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 94 403 48 50 telefonoan.

Bueltan da Bakardadeak Eskola ekimena. Irailaren 3tik, asteartetik, abenduaren 17ra arte programa zabal bat prestatu dute, nahi ez den bakardadean dauden pertsonei baliabideak eskaintzeko. “Ekimen honen bitartez bilatzen dena da ezagutza partekatzeko gune bat sortzea, topaketa eta esperientzien bidez komunitate bat eratzeko, bakardadearen inguruko mito eta beldurrak desmuntatuz“, adierazi du Aitor Fernandez de Pinedo Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Jarduerak, asteartero

Irailaren 3an: Bigarren eskuko produktuak erosten eta saltzen ikasteko mugikorren tailerra

Irailaren 10etik urriaren 29ra arte: Zerbitzuaren erabiltzaileentzat biodantza ikastaroa

Azaroaren 5ean: Zaintzaileen autozainketari buruzko osasun-tailerra

Azaroaren 12an: Filma baten proiekzioa

Azaroaren 19an:  Emozioei buruzko zineforuma

Azaroaren 26an: Psikologia eta kudeaketa emozionalari buruzko ikastaroa. Bi saio gehiago egingo dira abenduaren 3an eta 10ean

Abenduaren 17an: Ebaluazioa eta erabiltzaileen agurra

Bakardadeak Eskola

“Bakardadeak Eskola” ekimena 2021 iritsi zen Laudiora. 2022an, eta hiru hilabeteko esperientzia pilotuaren ondoren, Laudioko Udalak berriro jarri zuen martxan.

Laudio izan zen Bakardadeak Eskola izeneko esperientzia pilotua martxan jarri zuen Arabako lehen udalerria. 2021eko azken hiruhilekoan bultzatu zuen Arabako Foru Aldundiak ekimena, komunitatea sortzera, adimen emozionalari buruz ikastera eta dolu-prozesuak kudeatzera bideratutako zazpi ikastaroz osatutakoa.

2022an esperientziak formatu komunitarioagoa hartu zuen, Bakardadeak Eskola sarbide libreko topagune bihurtu zen eta udalerriko bizilagunen hitzaldiak, tailerrak eta doako ekimenak bildu zituen.

Ildo horretatik, ezagutza partekatu eta komunitatea sortzeko itzuliko da irailaren 3an Bakardadeak Eskola, bakardadearen inguruko mito eta beldurrak desmuntatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide