Latiorroko jaietako bigarren eguna ospatzen ari dira auzoko bizilagunak. Goizeko mendi martxaren ostean herri bazkarian elkartu dira auzokideak. 400 lagun baino gehiago bildu dira paella eta milorriak jatera.
Arratsaldean egitarauarekin jarraituko dute. Gaurkoan Walter Ego, Periferia, Gautegun erromeria eta DJ Masa arituko dira txosnaguneko oholtzan. Hemen kontsultatu daiteke asteburuko egitarau osoa.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte