Udalak San Roke egoitza birgaitzea atzeratu izana kritikatu du EAJk

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko ira. 19a, 16:00

Egoitza eraberritzeko eginiko arkitektura proiektuaren irudi bat. / Murala

Jeltzaleek nabarmendu dute eurak gobernuan zeudenean lortu zela 1,2 milioi euroko finantzaketa NEXT Generation funts europarretatik.

Laudioko Udalak San Roke egoitza zaharraren birgaitzea atzeratu eta Europako Next Generation funtsetatik jasotako 1,1 milioi euroko dirulaguntza itzuli du, "dagoeneko martxan dauden gainerako proiektuen bideragarritasuna" ez baldintzatzeko. EAJk erabaki hori errefusatu du prentsara igorritako ohar baten bidez, eta nabarmendu du ez direla obra finantzatzeko koinbertsio-formulak aztertu.

Jeltzaleek nabarmendu dute eurak gobernuan zeudenean lortu zela 1,2 milioi euroko finantzaketa NEXT Generation funts europarretatik. Opozisioko taldearen arabera, proiektuak eraikinaren birgaitze integrala jasotzen zuen, haren jasangarritasun energetikoan fokua jarriz, eta ekintzailetzara bideratutako espazio ireki eta balioaniztunak sortuz coworking-guneak, enpresa-hazitegien guneak eta industria-ekimenak erakarriz. 

Ander Añibarroren ustetan, “EH-Bilduko udal gobernuak ez du inoiz proiektu honen aldeko apusturik egin”. Gauzak hala, egitasmo horrek “lanpostu berriak sortzeko eta Laudio biziberritzeko” zuen ahalmenari uko egitea leporatu dio bozeramaile jeltzaleak Ainize Gastaka alkatearen administrazioari.

EAJtik adierazi dute erabaki honek dakarrela udalerriko proiektu estrategikoetako bat deuseztatzea eta erantzunik gabe uztea "joan den legegintzaldian bideratzea lortu zen behar historiko bat”. Gainera, eragin ekonomikoaz gain, jeltzaleek uste dute aukera galdu dela “Laudioko bizitza soziala eta ekonomikoa dinamizatzeko balioko zukeen auzo- eta ekintzailetza-gune bat sortzeko".

Horregatik guztiagatik, alkateari eskatu diote “lan egin dezala udalerriarentzat hain garrantzitsua den proiektu bat finantzatzeko formulak bilatzeko”. 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide