Laudio Institutuak jarraitzen du buru-belarri Erasmus+ programan sartuta. Iaz Sudtirolgo bisitaren ondoren, aurten Dublinera jo dute. Hain zuzen, atzo eguerdira arte hamaika ikasle eta bi irakasle hezkuntza zentroan egon ziten ohikoan bezala, baina gero Loiuko aireportura joan ziren hegazkina hartzeko.
Eguraldia euritsua eta lainotsua izan bazen ere, ez zuten aparteko arazorik izan eta aurretik hegan ez zutenak ere pozik egon ziren.
Dublinera -edo Ath Cliathera- heltzeko esperientzia ona izan da, irakasleek eurek azaldu dutenez: "Bidaian zehar, lasaitasuna, barreak eta loak izan ditugu. Familiak ezagutzeko poz eta urduritasuna zegoela konturatu gara. Inoiz aurretiaz hegazkinez bidaiarik egin ez dutenek ere poz-pozik egon dira. Aireportuan, Alex eta Carolina irakasleak, familiak eta ikasle irlandarrak zain egon dira eta eguraldia ez da espero genuen txarra izan, 14 gradu inguru eta euririk ez. Eguzkia borrokan egon da bere disdira erakutsi nahian".
Harrera familiekin ere hasiera erraza izan da: "Familia guztiak gure zain zeuden, guztiak irribarretsu eta lehenengo kontaktuaren minutu batzuen ostean, alai eta pozik. Handik zuzenean ikasle bakoitza bere “host family”-aren etxera joan da. Izan ere, eskola dagoen herritik, Cloneetik,25 minututara geunden eta handik oso gutxira Cloneera heldu gara guztiok".
Argazkiak: Laudio Institutua