Nazioarteko hainbat mokadu probatzeko aukera egon da asteburuan Laudioko Aldai plazan, Kalez-kale food fest jaialdiaren bigarren edizioan. Sueños Bodas & Eventos enpresak antolatu du ekimena, Udalarekin elkarlanean, eta iazko eskema bera jarraitu du: 7 fugoneta (food truck) egon dira ostiraletik igandera plazan, eta mokadu mota bana zerbitzatu dute horietako bakoitzean: burgerrak, saltxitxak, "burritoak"...
Baina ekimena ez da janarira mugatu. Hainbat sortzaile igo dira plazako oholtzara, bazkari eta afariak girotzeko. Larunbat gauean Dr. Lawson taldeak eskaini zuen kontzertua, eta atzo Goiatz Dutto musikaria arduratu zen gauaz ixteaz.