Laudioko udal gobernu taldeak arduren banaketa zehaztu du arloka, Omniak utzi eta gero

Erredakzioa 2024ko urr. 15a, 06:30

Laudioko udalbatzan onartu zituzten aldaketak. / Laudioko Udala

Iraileko udalbatzan dekretu bidez onartu zuten Omniak utzitako arloen banaketa.

Irailaren 30ean dekretu bidez onartu zuen Laudioko udalbatzak zinegotzien eta alkatearen ardura banaketa berria. Izan ere, Omniak udal gobernu taldea uztea erabaki zuen ekainean eta talde independentearen ardurak EH Bilduko ordezkarien artean banatu behar izan dituzte.

Gauzak horrela, Ainize Gastaka alkateak ingurumena eta trantsizio energetikoa, irisgarritasuna eta mugikortasuna hartu ditu bere gain. Aurretik bazituen Udaltzaingoa, idazkaritza, plangintza estrategikoa eta hirigintza, alkatetzarekin batera.

Nagore Gomararen ardurak baziren hizkuntza-politikak, gobernantza feminista, burokraziaren aurkako HAZ-Bulegoa, aniztasuna, parte-hartzea eta auzoak, eta horiei gehitu dizkie obrak, zerbitzuak eta mantenua.

Iñigo Martinezen eskumenak ziren ogasuna, kontu-hartzailetza eta diruzaintza eta langileak eta orain Laudio Hazi agentzia ere egongo da bere betebeharren artean.

Azkenik, Sonia Respaldizak kultura hartuko du bere gain eta liberatuta egongo da, sail horren eta jaien eta identitatearen arloen buru izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide