Laudioko EH Bilduko udal gobernu taldeak aldaketa gehiago izango ditu berehala. Izan ere, Esti Gorostiaga eta Unai Tejada zinegotziek prozedura abiatu dute euren postuei uko egiteko (arrazoi pertsonalak argudiatuta) eta koalizio abertzaleak Ludi Temiño eta Santi Hernando hautatu ditu hutsune horiek betetzeko.
Berez, Temiño LAB sindikatuko kide aktibo eta ezaguna da eta Hernandok ibilbide oso luzea egin du politikan: Eusko Legebiltzarkidea, zinegotzia eta Arabako Foru Aldundiko batzarkidea ere izan da 1990eko hamarkadatik gaurdaino.
Moldaketa horiekin, honako hau izango da ardura banaketa:
- Ainize Gastaka alkatea: Udaltzaingoa, idazkaritza eta arau garapena, hirigintza eta udal ondarea, alkatetzaz gain.
- Nagore Gomara (alkateordea): Hizkuntza-politikak, gobernantza feminista, HAZ Burokraziaren aurkako bulegoa, gardentasuna, kontsumitzaileen defentsarako bulegoa, parte-hartzea, auzoak, plangintza estrategikoa, aniztasuna eta hiri eta landa inguruneko
mantentze lanak. - Aitor Fernández de Pinedo: Gizarte-ekintza, osasuna eta zaintza lanak, lankidetza eta giza-eskubideak, haurtzaroa, gazteria, hezkuntza, informatika, komunikazioa eta harreman instituzionalak, eta administrazio-kontratazioa.
- Ludi Temiño: Lehen sektorea, gizarte-ekonomia, eta adinekoak.
- Iñigo Martínez Cerrillo: Langileak eta Udal Euskaltegia, ogasuna, errentak, kontu-hartzailetza eta diruzaintza, industria, enplegua eta ekintzailetza, merkataritza eta ostalaritza sustatzea, eta turismoa.
- Sonia Respaldiza: Memoria historikoa eta artxiboa, kultur ondare material eta inmateriala eta tokiko nortasuna, jaiak, kultura eta kirola.
- Santi Hernando: Etxebizitza, irisgarritasuna eta mugikortasuna, ingurumena eta energia-trantsizioa.
Berez, azkenaldian egin behar izan duten bigarren moldaketa da hau, Omniak gobernu taldea utzi eta gero.