Bilgune Feministak bi urterik behin antolatzen du Emakume* Abertzaleen Topaketa. Aurtengoa Laudion izango da azaroaren 16an. Euskal Herrian eta munduan dauden "erronka konplexuei" galdera eta erantzun posibleak bilatzeko helburuekin antolatu dute topaketa hau.
“Gorputz batek norabide batean hartzen duen hedadura” da aurtengo leloa. Antolakuntza eta militantzia feministaren dimentsioa hedatu nahi dute, esparru guztietan eraginez. "Proposamen integralak egiteko espazio eta denborak partekatu nahi ditugu", adierazi dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta azaroaren 6ra arte egongo da izen emateko epea, esteka honetan.
Egitaraua:
- 9:30 // Izen ematea (Kiroldegian)
- 10:00 // Harrera (Kiroldegian)
- 10:30 // Solasaldia: Hitz egin dezagun kapitalismoaren bukaeraz (Kiroldegian)
- 12:30 // Kafea (Kiroldegian)
- 13:00 // Ariketa performatibo kolektiboa (Kiroldegian)
- 14:00 // Bazkaria (Laudio BHIn)
- 16:00 // Talde ariketa (Laudio BHIn)
- 20:00 // Ekitaldi politikoa (Herriko plazan)
- 22:30 // Kontzertua eta DJak: Berba Labanakaz, DJ Azkura eta DJ Latxironga (Faktorian)