Laudioko Elkartea ezagutarazteko, Arreta Defizita eta Hiperaktibitatea publiko orokorrari hurbiltzeko eta familiei informazioa eta babesa emateko, ALANIDAH-k bilera irekia egingo du bihar 18:00etan, Laudioko Udaleko erabilera anitzeko aretoan, Herriko plazan.
Hilabetean behin bilera egitea proposatzen du elkarteak, bilera bakoitzean Arreta Defizita eta Hiperaktibitatea duten haurren gurasoei kezkatzen dien gai konkretu bati buruz aritzeko. Gai hauek landuko dituzte bihar:
- Gizarte-harremanak: egoera konplikatuak sortzen direnean eta umeak baztertu edo alde batera uzten dituztenean, sintomatologiaren berri ez dutelako.
- Ondorioak: arbuioa, frustrazioa, bakardadea, autoestimu txikia... Gainerakoentzat ez direla behar bezain onak uste dute.
- Zer egin ikastetxeetan: behatzea eta behar denean jardutea, gutxietsi gabe. Gatazkak saihesteko tresnak ematea.
- Parkean nola lagundu: adi egoten eta haurrek elkarri nola eragiten dioten ikusiz, nolabaiteko askatasuna utziz, baina jolasa ez dela deskontrolatzen bermatuz.
Alanidah Elkartea
Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten haurren amek sortu zuten Aladinah Elkartea udan, ume hauek, beste edozein pertsonak bezala, dituzten eskubideak defendatzeko.
ADHNari ikusgarritasuna ematea da elkartearen helburua, eta barrenak husteko espazio bat eresortzea. Aiaraldea hedabideak elkarrizketa bat egin zien elkartea sortu zuten amei, ikusi hemen.