Ostiral honetan Albina Stardust draga izango da Faktorian. “Drag mugimendua Euskal Herrian” izena duen solasaldia eskainiko du, Bor-Bor solasaldi zikloaren baitan. 19:00etan izango da Faktorian eta ekimena irekia eta doakoa da. Drag mugimenduak inguruan eta Euskal Herrian izan duen bilakaera izango dute hizpide hitzaldian.
Azker urteetan drag mugimenduaren susperraldi bat egon da, mezu eta ideia berriekin. Albinaren hitzetan, draga takoi batzuk eta ileorde bat janztea baino gehiago da. “Draga politika da, mezu bat ematea da”, aldarrikatu du. Bere hitzetan, drag munduak lortu du gizarteak ideia berriak planteatzea eta errealitate desberdinak ezagutzea lortu du. “Gu gure artea aldarrikatzera etorri gara, artistak garela erakustera eta ulertuak izatera”, adierazi du Albinak. Gizartea aldatzeko tresna bezala ulertzen du draga, mugarik gabea.
Solasaldia grabatua eta sareratua izango da, eskualdeko herritarrek zein jendarteak baliagarri izan ditzaten ahalduntzeari eta saretzeari buruzko diskutso feministak. Horrez gain, Kokoriko Hezkuntza Faktoriak “Atera Zure Draga” tailerra antolatuko du umeentzat, 17:00etatik 19:00etara izango dena.