Shua Group Detroiten finkatutako taldeak performancea aurkeztu zuen atzo Faktorian. Astebeteko egonaldiaren barruan sortu dute pieza eta eraikina eta euskara izan ziren lanaren protagonistak, neurria handi batean.
Gorputza eta dantza uztartu zituzten estatubatuarrek zein egitasmora batutako lau tokiko sortzailek: Paula Urkijok, Alberto Fernandezek, Leire Sanjurjok eta Peru Galbetek. Soinuarekin, umorearekin eta ezustearekin jolastu zuten eta harridura eragin zuten publikoaren artean.
Egindako piezari buruzko solasaldiaren ondoren, Amorantek hartu zuen oholtza, ez ohiko doinuak jorratzeko.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez eta Txabi Alvarado Bañares