Gazteentzat Arte Eskolaren III.edizioaren eta Grafestaren aurkezpena egingo dute bihar, Faktorian, arratsaldeko 19:00etan, gonbidatu bereziekin.
Alde batetik, arte eskolen irakasle diren, Amets eta Lagunak, Inda, Rlantz, Handy eta La Basu egongo dira. Bestetik, Martzel do Nascimento eta Maisha MC arituko dira.
Arte eskolako tailerren nondik norakoak ere aurkeztuko dituzte eta Martzel eta Maisharen ibilbide artistikoak ezagutaraziko dituzte.
Martzel do Nascimentok aurten Kultur Faktoriako Arte Arnasa bekaren saridunetako bat izan da. Maisha MC Euskal Raparen erreferente da, baita ikerlari zientifikoa ere.
Eskola honen barruan 4 ikastaro ezberdin eskainiko dituzte, eta gazteek aukera izango dute nahi duten ikastaroan izena emateko. Inskripzioa azaroak 31 egin daiteke aurkezpenean bertan, eta online azaroaren 4tik aurrera faktoria.eus-en.
Grafitia · Inda eta Handy
Azaroak 13
17:00-19:00
Azaroak 30
12:00-14:00
Musika Elektronikoa · Rlantz
Azaroak 29
17:00-19:00 // Faktoria
Azaroak 30
12:00-14:00 // Kulturlab.
Parkour · Amets eta Lagunak
Azaroak 20
17:00-19:00 // Faktorian zein Laudioko kaleetan garatuko da.
Azaroak 30
17:00-19:00 // Faktorian zein Laudioko kaleetan garatuko da.
Rap · La Basu
Azaroak 18
17:00-19:00
Azaroak 30
17:00-19:00