20 urte dira Luis Vil aurrenekoz oholtza gainera igo zela, eta urte luze hauetako ibilbide oparoa birpasatzeko biran dago murgilduta musikari amurrioarra. Bira horren barruan, geldialdia egin zuen atzo Laudioko Kulturlab espazioan. Josean Valleren eta Jona semearen konpainia izan zituen Vilek teklatuan eta baterian, hurrenez hurren.
Orotara sei album luzek eta bideoklip bilakatutako 30 singlek osatzen dute Vilen 20 urteko barkakako uzta.
Argazkiak: Miguel Brizuela