Astebeteko egonaldi artistikoa garatu du Aitziber Duartek Faktorian. Iragan ostegunean aurkeztu zuen jendaurrean sormen prozesuaren uzta.
Naturak eskainitakoa proiektuari abagunea eskaini dio sortzaile laudioarrak Faktoriako egonaldian. Arroketatik abiatuta, buztinezko piezak sortu ditu Duartek, naturaren forma eta ehunduretan oinarritua. Proiektu irekia abiatu du sortzaileak Faktorian, eta hasi berri duen sormen ariketa berrian sakontzea du helburu, prozesua ardatz izanda betiere.
Izan ere, sormen prozesuan murgilduta zenbat gozatu duen jarri du balioan buztingile laudioarrak. Emaitzan pentsatu baino nahiago izan du prozesuari arreta jarri, eta "oso positiboki" baloratu du egonaldiaren emaitza.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte