Laudioko ZIU mugikorrean langile gehiago egotea eskatu du Facua Euskadik

Txabi Alvarado Bañares 2024ko aza. 13a, 09:21

Iragan abuztuan egondako lan heriotza ekarri du gogora gobernuz kanpoko erakundeak. / Aiaraldea.eus

Udalerrian "benetako arazo bat" dagoela uste du kontsumitzaileen elkarteak. 

Osasun sistema publikoaren Aiaraldeko egoeran jarri du begirada Facua Euskadik. Kontsumitzaileen gobernuz kanpoko erakundeak bat egin du Zainketa Intentsiboetarako Unitate (ZIU) mugikorrean langile gehiago jartzearen aldarriarekin, "bizilagunei asistentzia mediku azkar eta eraginkorra eskaini ahal izateko larrialdi kasuetan". 

Facuako kideek gogora ekarri dute abuztuan Laudioko bizilagun bat hil zela ZIU mugikorrean medikurik ez zegoen une batean. "Elkarteak jakin du udalerri horretan benetako arazo bat dagoela medikurik ez dagoelako, eta egoera horrek arriskuan jartzen duela larrialdietan bizilagunei arreta medikua emateko dagoen azkartasuna".

Horri lotuta, erakundeak nabarmendu du legeak zehazten duela osasun baliabideak "eraginkortasuna, bizkortasuna, ekonomia eta malgutasuna" kontuan hartuz moldatu behar direla, eta EAEko osasun administrazioari dagokiola osasun publikoa bermatzearen ardura. Gauzak hala, elkarteak Osakidetzari eskatu dio beharrezko jarduera guztiak abian jar ditzala "zerbitzu eraginkorra" bermatzeko Laudioko larrialdietan, "arreta berezia jarriz udalerrian dagoen ZIU mugikorrean langile gehiago jartzen". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide