Batzalarrin, Alberto Acero eta Ezka kaleetara ibilgailuak sartu ahal izateko bideak aztertuko ditu Udalak, bizilagunen eskariari erantzunez

Txabi Alvarado Bañares 2024ko aza. 26a, 06:30

Uztailean itxi zuten Ezka kalea trafikora. / Aiaraldea.eus

Zenbait auzokidek sinadura bilketa abiatu zuten kalera ibilgailuekin sartu ahal izatea eskatzeko, eta mozioa plazaratu zuten atzo plenoan, aho batez onartu zena. 

Uztailean itxi zen Laudioko Ezka kalea trafikora, espazioa oinezkoentzako gune bilakatzeko. Baina erabakiak hainbat gorabehera sortu ditu zonaldean bizi direnen artean. Zenbait bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eta atzo mozioa aurkeztu zuten Udal Osoko Bilkuran. Bertan azaldu zutenez, ez daude espazioa oinezkoen gune bihurtzearen aurka, baina ibilgailuentzako sarbidea atontzea eskatu zioten Udalari, bizilagunek premiazko kasuetan erabili ahal izateko. 

Azaldu zutenez, Ezka kalean zein Alberto Aceron “jende nahiko nagusia” bizi da, jende asko “1975. urtean sartu zelako bertan bizitzera”. Hori dela eta, arazoekin topatu dira anbulantziak kalera sartu behar izan direnean. Era berean, erosketa handiak etxera eramateko trabak ere salatu zituzten atzoko plenoan. “Guk ez dugu soluziorik. Eskatzen duguna da larrialdietarako sarbidea atontzea bizilagunek baliatu ahal izateko”, azaldu zuten. Beste bizilagun batek, aldiz, nabarmendu zuen antzeko egoerak bizitzea egokitu zaiola Batzalarrin kalea itxita egon denean. 

Aho batez onartuta

Aho batez onartu zen auzokideen mozioa, talde politiko guztien aldeko botoekin. Udalak aurreratu zuen “hausnarketa bat” egingo duela egoera nola bideratu aztertzeko. Izan ere, tokiko erakundearen aburuz, ez da gai erraza. “Oinezko kale ugari ditugu herrian eta bakoitzak errealitate ezberdin bat du. Proposatu beharko dugu metodo bat kale guztietan aplikagarria izango dena eta bizilagunen beharrei erantzungo diena”, adierazi zuen Ainize Gastaka alkateak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide