Ia bi aste daramatza Azken erromantikoak filmak zinema aretoetan. Hori dela eta, pelikulari buruzko solasaldia eskainiko du Aiaraldea Komunikabideak bihar (azaroak 28) Faktorian, Txani Rodriguez idazlearekin eta Miren Gaztañaga aktorearekin.
Rodriguezen eleberria izango dute hizpide mahainguruan, eta nobelak pantaila handira izan duen egokitzapenaz ere mintzatuko dira, Miren Gaztañagak hezur-haragitutako protagonista paperean zentratuz.
Solasaldia 19:00etan izango da Faktorian eta ordubete inguruko iraupena izango du. Sarrera erabat libre eta doakoa izango da.
Eskualdean dagoeneko egon da filma ikusteko aukera, iragan igandean Orozkoko Donibane Aretoan proiektatu baitzuten. Amurrio Antzokian, aldiz, abenduaren 1 eta 2an ikusi ahal izango da, arratsaldeko zazpietan.
Urte hasieran grabatu zuten filma Euskal Herriko hainbat txokotan, Laudio tartean:
