Sorlasean egitasmoak euskara, arte eszenikoak eta sorkuntza batzen ditu Laudion eta bere hirugarren denboraldian inoiz baino ikasle gehiago batu ditu, 26 guztira.
Ekimena bideratzen duen adituaren eta gazte horien elkarlanaren bidez, bost antzezlan labur prestatu dituzte: Karma museoan, Lapur txikia, Santa covid, Krampus eta Ezusteko bisita, hain zuzen.
Egindako lana erakutsiko dute astelehenean 18:00etan Lamuza parkeko Kasinoan eta sarrera doakoa izango da.

Berez, ikuskizunaren prestaketan nerabeek eurek garatu dituzte pertsonaiak, istorioak eta izenburuak eta Sorlaseaneko arduradunaren lana hori guztia egituratzea baino ez da izan.
Bospasei gaztek hartuko dute oholtza antzezlan bakoitzean eta euskaraz izango da dena. Izan ere, Sorlasean Laudioko Udalak euskara hutsean eskaintzen duen programa da.