Urrian argitaratu zuten Aiaraldea Hemen aldizkariak eta Aiaraldea.eus webguneak Jesus Garcia Ferreiro: mina jasanezin bilakatzen denean erreportajea. Testuak gazte laudioarraren suizidioaren nondik norakoak azaldu zituen, gehienbat, Arantza Fernandez Mariño eta Endika Loidiren (Garciaren bikote ohia eta bere lagun mina, hurrenez hurren) bizipenekin.
Lana oso tokikoa izan arren, arazo sozial baten gakoak (buru osasuna, besteak beste) mahairatzen ditu eta, horregatik, Euskadi Irratiko Faktoria saioak tarte luzea eskaini zion atzo.
Jon Artano kazetariak gidatuta, Arantza Fernandez Mariñok eta Aitor Aspuru Saezek elkarrizketa egin zuten duela 25 urteko zorigaiztoko gertarakariaren arrazoiak eta ondorioak aipatzeko eta buru osasunari buruz ere hitz egiteko.
Patxi Izagirre psikologo klinikoaren ekarpena ere jaso zuen solasaldiak.
Hemen entzun daiteke: