Antonio Oyarzabal pianistak musika emanaldia eskainiko du bihar Laudioko Kasinoan 19:00etan. Herriko piano-jotzailea Londresen bizi da eta azaroan, adibidez, Espainiako Orkresta Nazionalarekin jo zuen, gonbidatu gisa Madrilgo Auditorio Nazionalean.
Biharko kontzertuan La Muse oubliée diskoaren bigarren zatian bildutako konposizioak eramango ditu Kasinora. Lan horretan, aurrekoan bezala, ikerketa eta musika uztartu ditu laudioarrak, historiografia ofizialak alboratutako hainbat emakume konpositoreren lanak berreskuratuta. Garai anitzekoak dira musikari horiek: Nadia Boulanger, Cecilia Chaminade, Florence Price, Ljubica Maric...
Musika klasikoaren esparruan proiekzio handia dauka piano-jotzaileak eta Ameriketako Estatu Batuetan, Austrian edota Ingalaterran aurkeztu ditu bihar joko dituen abestiak.