Kultur sorkuntza Aiaraldean

Laudion joko du Antonio Oyarzabal musikariak abenduaren 26an, Californian eta Salzburgon egin baino lehen

Aitor Aspuru Saez 2022ko abe. 16a, 07:00

Antonio Oyarzabal, Laudion eskainitako emanaldi batean. / Aitor Burgoa

Antonio Oyarzabal nazioarteko musika laudioarrak bere herrian amaituko du urtea 2023 kitzikagarrian sartu baino lehen. Izan ere, hainbat kontzertu izango ditu Europan zein Estatu Batuetan.

Antonio Oyarzabal pianista laudioarra herrira itzuliko da Gabonetan eta aukera baliatuko du musika emanaldia eskaintzeko abenduaren 26an 19:00etan Kasinoan. Modu horretan prestatuko da 2023rako, zeinean hainbat hitzordu finkatu dituen: martxoan Bilboko Arriaga Antzokian eta Los Angeleseko Californiako Unibertsitatean, Valentzian apirilean, Floridako Tallahaasee Unibertsitatean maiatzean edota Salzburgon uztailean.

Horrez gain, hurrengo urtean disko berria grabatuko du Granadako Manuel de Falla auditorioan, IBS Classic disketxearen eskutik eta emakumezko konposatzaileen lanekin, La Muse Oubliée grabaketaren bidea jarraiki. Hain zuzen, disko horri esker kritika bikainak jaso zituen nazioarteko komunikabide garrantzitsuetan, ez soilik Erresuma Batuan -han bizi da egun-, baita Estatu Batuetan ere.

2022 bizia

Edonola ere, aurrera begira jarri baino lehen, gogoratu beharra dago bukatzear den urtea emankorra izan dela laudioarrarentzat eta bi disko gehiago grabatu dituela Londresen. Alde batetik, Young Musicians Symphony Orchestra-rekin eta, bestetik, Hego Ameriketako emakume konposatzaileen sorkuntzekin.

Inoiz jo ez den pieza

Hain zuzen, emakumezkoen partiturekin egindako lanari esker, Maria Zucca konposatzailearen senideak liluratu dira eta argia ikusi ez duen bere pieza bat eskaini diote, munduko estreinaldia egin dezan.

Bestalde, zuzeneko ugari ere izan ditu aurten, besteak beste, Winbledon eta Peterborougheko Nazioarteko Jaialdietan, Londresen, Las Palmasen edo Pirineos Classic Jaialdian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide