Voestalpine-JEZ enpresako langileek positiboki baloratu dute azaroan eta abenduan egindako elkartasun ekimena. Izan ere, jostailu bilketa abiatu zuten Massanassako udalerriko umeen alde eta azkenean hiru furgoneta handi bete zituzten. Abenduaren 3tik 5era banatu zituzten enpresako behargin boluntarioek.
JEZeko beharginek herri hori hautatu zuten Valentzian gertatutako euriteek larriki kaltetu zutelako eta harreman zuzena egin zutelako hango Guraso Elkarteekin.
Laudion kokatutako konpainiako langileek azaroan zabaldu zuten deialdia eta lehenik eta behin lantegian bertan jaso zituzten jostailuak. Gero, Laudioko herrigunean eman zioten jarraipena bilketari.