Laudion xake zaletasunari bultzada emateko eta jokalari gehiago erakartzeko ekimenak abiatu zituen herriko xake klubak azaroan. Alde batetik, ate irekiak egiteari ekin zion ostiralero. Bestetik, klaseak eskaintzen hasi zen, eta modu horretan lortu dute kide berriak batzea taldera. Aurreko ostiralean horietako batzuk elkartu ziren, datorren urteko plangintza azaltzeko eta klubeko kamiseta berriak banatzeko.
Urtarrilean bertan hainbat txapelketa izango dituzte: jubenilena, emakumezkoena, taldekako liga...
Laudioko klubak Amurrioko eredua jarraitu nahi du proposamen horrekin. Amurrioarrek 45-50 kide biltzea lortu dute, lau klase taldeetan banatuta: bi umeentzat, eta bana helduentzat eta erretiratuentzat.