Urte amaierako azoka egin dute gaur Aldai plazan. Tokiko ekoizle eta artisauen produktuez gozatzeko aukera egon da goiz osoan zehar, eta Kirikiño aisialdi taldearen jolasak, bertsolariak edota Bi Hotsak abesbatzaren kantu-kalejira ere egon dira.
Baina unerik bereziena 13:00etan iritsi da. Orduan omendu dituzte Begoña Escuza Arbaiza eta Javi Ibarreche Isusi. Bi baserritar horiek urteak daramatzate Luja baserrian lanean, eta astero parte hartzen zuten ostegunetako merkatuan. Orain, aldiz, erretiroa hartu dute.
📸 ARGAZKIAK | Luja baserriko Begoña Escuza Arbaiza eta Javi Ibarreche Isusi omenduta agurtu dute urtea Laudioko ekoizleen azokan.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) December 31, 2024
Ikusi argazki galeria hemen:https://t.co/13R60ZHXwy pic.twitter.com/8YgipGpjuc