2025/01/16 18:00

Ikastaroa

'Inteligencia emocional feminista' online prestakuntza

'Inteligencia emocional feminista' online prestakuntza
Laudio

Urtarrilaren 16an izango da lehen saioa eta urtarrilaren 23an, otsailaren 13 eta 20an, martxoaren 6 eta 13an eta apirilaren 3 eta 10an hurrengoak.

  • Gaztelania
  • Izena emateko argibideak:
    • Email bidez: laialaudio@laudio.eus
      • Beharrezko datuak:
        • Gaia (ekintzaren izena)
        • Izen-abizenak
        • Jaioteguna
        • Telefonoa
    • Telefonoz: 94 403 48 50
    • Aurrez aurre: Gobernantza Feministako Zerbitzuan Laudioko udaletxearen 2. solairuan
    • Izena emateko epea: Jarduera baino 5 egun lehenago arte

Erreferentea den Ianire Estébanez psikologo feministak topagune birtuala eskainiko digu. Ikuspegi feministatik zenbait alderdi aztertu ahalko ditugu: batetik, genero-sozializazioak ezartzen dituen ezberdintasunak, gure emozioak hautemateko eta ahalbidetzeko moduan; bestetik, horrek duen eragina, bai besteekiko harremanetan, bai norberarekiko harremanetan, barne-hizkuntzaren, autokontzeptuaren eta autoestimuaren bidez.

Proposatutako zortzi saioen bidez, desberdintasun sozialak adimen emozionalean zer-nolako eragina duen aztertuko da modu teorikoan eta praktikoan. Horretarako talde-dinamikak egingo dira, autokontzeptu-ariketak, emozioak identifikatzekoak, irakurketak eta eztabaida bateratuak. Saio bakoitzean elementu dinamikoak eta eguneroko bizitzan integratu ahal izateko ariketak txertatuko dira. Parte-hartzaileen ahalduntzea zeharkako ardatza da tailer osoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide