Urtarrilaren 2an hiru gertakari jazo ziren Laudion, lapurreta bat eta bi saiakera. Hirurak izan ziren etxebizitzetan eta poliziak adierazi du, momentuz, ez duela inor atxilotu.
Zehazki, lapurreta saiakerak Latiorroko bi etxebizitzetan izan ziren eta batean indarra erabiliz saiatu ziren ondasunak eramaten. Lapurreta, berez, Arraño auzunean gertatu zen geroago.
Urtarrilaren 3an, aldiz, Coquette estetika zentroan sartu ziren lapurtzera, erakusleihoa apurtuta.