Deporte desde los márgenes jardunaldien hirugarren edizioa egin zuten atzo Orbeko Etxean. Izenak dioen bezala, kirola izan zen ekimenaren ardatza, baina ertzetako begiradetatik heldu zioten gaiari, bi solasaldiren bidez. Goigandean izean Madrilgo UGEL erakundeko kideek hartu zuten hitza. Mendizaleen talde libertarioa da, eta mendietan dagoen masifikazioa izan zuten hizpide hitzaldian.
Arratsaldean, aldiz, Mery izeneko eskalatzaileak eskaini zuen solasaldia, paraeskaladaren inguruan. Bazkaltzeko aukera eskaini zuten antolatzaileek, eta artisautza merkatua ere egon zen egun osoan zehar.
Maria Francisca Mas Rierak argitaratutako Escalantes liburua izan zen jardunaldien sorburua. Bilboko Karmela espazioan egin zuten lehen edizioa, baina bigarrena jada Orbekon egin zen, 2023an.
Antolatzaileak pozik azaldu dira aurtengo edizioak izandako harrerarekin. "35 pertsona inguru egon dira bazkaltzen eta 40-50 inguru jardunaldian", zehaztu dute, "jendea oso pozik egon da eta hitzaldiak interesgarriak izan dira eta balio izan dute hausnarketa eta eztabaida sustatzeko, mendietaz egiten dugun erabilera zein kontsumoaz edota kirolaren inguruan ikuspegi antikapazitista batetik".
Argazkiak: Deporte desde los márgenes