Guardianen itxiera

Erreakzioak Guardianen itxieraren aurrean: Aldundia “minduta”, sindikatuak instituzioei interpelatzen eta Jaurlaritza “gatazka konpontzeko lanean”

Txabi Alvarado Bañares 2025ko urt. 21a, 21:47

Mikel Jauregi sailburuak egin ditu Guardianen itxierari buruzko adierazpenak. / Irekia

Aldundiak eta Jaurlaritzak iragarri dute lankidetzan arituko direla irtenbidea bilatzeko, “etorkizuneko enpresa-proiektu sendo berri batean oinarrituta".

Guardianen Laudioko lantegia ixteko plazaratutako asmoek hainbat erreakzio sortu dituzte erakunde publiko zein sindikatuen artean.

Arabako Foru Aldundia izan da lehengoetarikoa adierazpenak egiten. Diputazioak esan du "minduta" dagoela albisteagatik, eta nabarmendu du "Arabako eta Euskadiko erakundeek etengabe" eskaini diotela "lankidetza enpresari azken urteotan", eskualdeko fabrikaren "etorkizuna bermatzeko asmoz". 

Gauzak hala, foru erakundeak iragarri du "Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan" arituko dela "enpresa-proiektuari jarraipena emateko”, gatazkari irtenbidea emateko "enpresa-proiektu sendo eta etorkizuneko berri bat oinarri hartuta".

Oso antzeko hitzak plazaratu ditu Eusko Jaurlaritzak ere. Mikel Jauregi sailburuaren hitzetan, "albiste txarra" da itxierarena, "enpresako langileentzat, haien familientzat, Aiaraldea haraneko ingurune osoarentzat eta herrialdearentzat". Horri lotuta, ziurtatu du Jaurlaritzak "enpresa-proiektuaren jarraipenean" sinesten duela, eta lanean ari dela irtenbidea bilatzeko, “etorkizuneko enpresa-proiektu sendo berri batean oinarrituta".

Sindikatuen balorazioa

Sindikatuek, aldiz, ikuspegi kritikoagoa plazaratu dute. ELAk adierazi du Guardianek plazaratutako argudioak ez direla sinesgarriak, eta oraingo albisteak Autoglas-Glavistaren salmentarekin abiatutako “zirkulua ixten duela”.

Horregatik, sindikatuak aurreratu du “bide posible guztiak” baliatuko dituela enplegua bermatzeko, “Guardianek emandako dokumentazioa aztertu ostean". Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio fabrikaren itxiera ekiditeko neurriak hartzeko. 

LAB sindikatua era lerratu da itxieraren aurka, sare sozialetan zabaldutako mezuan: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide