Guardianen itxiera

Guardianek datorren asteazkenera aurreratu du Laudioko labearen itzalketa, greba mugagabearen deialdiari aurre eginez

Erredakzioa 2025ko urt. 24a, 07:30

Guardian enpresa, zerutik ateratako irudi batean. / Aiaraldea.eus

Enpresa batzordeak otsailaren 2rako deitu duen greba mugagabeari aurre hartu nahian, Guardianek urtarrilaren 29rako programatu du labearen itzalketa. Sindikatuek urtarrilaren 30era aurreratu dute greba deialdia ere.

Albiste jarioak ez du etenik: Gaur eguerdian jakinarazi du Guardianeko Enpresa Batzordeak greba mugagabea abiatuko duela otsailaren 2tik aurrera, Laudioko lantegiko labearen itzalketa ekiditeko. 

Dena den, enpresako zuzendaritzak ordu eskas batzuk behar izan ditu erantzuteko: ia astebete aurreratu du labearen itzalketa prozesuaren hasiera, otsailaren 3tik urtarrilaren 29ra. Hala jakinarazi berri die multinazionalak langileen ordezkariei telefono dei bidez. 

Sindikatuek deituta, urtarrilaren 29ko goizean elkarretaratzea egingo dute fabrikako atarian

Greba mugagabea urtarrilaren 30ean

Multinazionalaren azken mugimenduari erantzunez, otsailaren 2rako deituta zegoen greba mugagabea urtarrilaren 30eko 00:00etara aurreratzea erabaki dute Guardianen ordezkaritza duten ELA eta LAB sindikatuek, "greba deitzeko epealdi legalak errespetatuz".

Horrenbestez, eta Guardianek labearen itzalketa prozesua urtarrilaren 29an hasi nahi duela jakinda, sindikatuek elkarretaratzea deitu dute egun horretarako fabrikako atariaren aurrean, 7:00etatik 10:00etara.

Post by @aiaraldea@tkm.eus
View on Mastodon

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide