Guardianen itxiera

Ordu luzeak Guardianeko atarian, susmorik txarrenak egi bihurtzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2025ko urt. 29a, 17:46

Guardianeko enpresa batzordeak deituta, dozenaka lagun elkartu dira gaur goizean Laudioko lantegiko atarian, labearen itzalketa saihesteko asmoz. Ordu luzeak izan dira, eta azkenean susmorik txarrenak bete dira. Hitzorduak medio ugariren atentzioa erakarri du.

Guardianeko atariak begirada guztiak erakarri ditu goizean goizetik. Enpresa batzordeak deituta elkarretaratzea egin dute multinazionalak enpresa ixteko duen asmoa salatu eta faktoriaren epizentroa den labe industrialaren itzaltzea saihesteko. 

Herritarren babesa

Guardianeko langileak ez ezik, eskualdeko beste hainbat lantegiko beharginek eta herritarrek ere erantzun diote mobilizazio deialdiari. Zazpietarako zegoen jarrita hitzordua, baina bi ordu lehenagotik hasi da mugimendua fabrika atarian. Prentsa ere lehenengo orduan bertaratu da ingurura, goizak eman behar zuena bertatik bertara kontatzeko.

Kezkaz beteriko goiza

Zurrumurrua azkar hedatu da Guardian aurrean elkartutakoen artean: Multinazionalak kanpotik ekarritako langileak sartu ditu fabrikara gaueko ordu txikitan, enpresa batzordearen elkarretaratzea hasi baino nabarmen lehenago. Sindikatuetako ordezkariak lantegi barrura sartu dira egoeraren berri jakiteko.

Goizeko zortziak jo aurretik, Guardianeko zuzendaritzak labea itzaltzeko aginduak ematen hasi da, itzalketa prozesua kontrolatu eta ikuskatzera bertaratu behar ziren Eusko Jaurlaritzako teknikariak azaldu aurretik ere

Goizeko zortziak jo aurretik, Guardianeko zuzendaritzak labea itzaltzeko aginduak ematen hasi da, itzalketa prozesua kontrolatu eta ikuskatzera bertaratu behar ziren Eusko Jaurlaritzako teknikariak azaldu aurretik ere. Enpresa batzordeak itzalketa prozesua etetea exijitu du. ELA eta LAB sindikatuek "oso larritzat" jo dute egoera atarian elkartutako dozenaka medioen aurrean, eta Jaurlaritzaren "berehalako esku hartzea exijitu dute".

Fabrikako sarrera nagusia saihestuz zortzi eta erdiak baino zertxobait lehenago sartu dira Eusko Jaurlaritzako teknikariak Guardianera. Atzo Jaurlaritzak iragarritakoaren arabera gobernuak eta multinazionalak labearen hozte kontrolatua gauzatzea adostu zuten; Mikel Jauregi Industria sailburuaren hitzetan "lantegiaren etorkizuna hipotekatuko". Bi aldeek, antza, modu desberdinean interpretatu zuten labea modu kontrolatuan itzaltzeak suposatzen zuena.

Lantegi barrutik iristen ziren albisteek Guardianeko langileen haserrea areagotu dute. Beharginek informazio falta salatu dute. "Erabakiak langileen gainetik hartzen ari dira, enpresa batzordeari inolako informaziorik luzatu gabe" kexatu dira sindikatuak.

Bi orduko bilera antzua

Bi ordu baino gehiagoz luzatu da Eusko Jaurlaritzako teknikarien, Guardianeko zuzendarien eta Enpresa Batzordeko ordezkarien arteko bilera. Kanpoaldean, amaierara jo du elkartasun elkarretaratzeak. 

Eguerdian atera dira enpresa batzordeko ordezkariak lantegitik, Eusko Jaurlaritzako teknikariak eta multinazionaleko zuzendaritza barruan utzita. Azken eguentako zurrunbilo mediatikoari aurre eginez, langile asanblada deitu dute, "beharginei errespetuz" langileak prentsa baino lehenago bilerak emandakoen inguruan informatzeko.

Susmorik txarrenak bete dira: Guardianek labea itzaltzeari ekin dio, lehenengo egunetik zituen asmoei eutsiz; hau da, labea hustu gabe geldiaraztea

Susmorik txarrenak bete dira: Guardianek labea itzaltzeari ekin dio, lehenengo egunetik zituen asmoei eutsiz; hau da, labea hustu gabe geldiaraztea. Labea piztuta mantentzen duen lehengai jarioa eteta izan da Guardianen lehen neurria. Prozesuak aurrera egin ahala, labeak barnean duen metro eta erdiko beira geruza solidifikatu egingo da, azpiegitura erabilagitz utziz.

Enpresa batzordeko ordezkariak haserre eta engainatuta azaldu dira medioen aurrean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako teknikarien oniritziarekin egin du aurrera Guardianek bere asmoekin. "Bakarrik geratu gara. Gu babestera etorri behar zenak bizkarra eman digu", adierazi dio Aitor Peral langileak Aiaraldea Komunikabideari. 

Langileek enpresa kanpoaldean Guardianen azken neurrien berri jasotzen zuten une berean, catering zerbitzu bat iritsi da lantegira, Eusko Jaurlaritzako eta zuzendaritzako kideentzako janariarekin.

Mobilizazioak datozen egunetan

Langile asanbladan biharko deituta zegoen greba mugagabea bertan behera uztea adostu dute langileek. Labea ez itzaltzea zen grebaren helburua, eta gaurko gertakarien ostean ez zuen zentzurik deialdiari eustea, sindikatuen aburuz.

Mobilizazioek, ordea, ez dute etenik izango. Ostiralerako manifestazioa deitu dute, SOS Aiaraldea plataformarekin batera, Guardianen itxiera salatzeko. Horrez gain, mobilizazio gehiago iragarriko dituztela aurreratu dute ELA eta LAB sindikatuek, "egoera hau eragin dutenak seinalatzeko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!