Azkenean ezin dira Euskadiko taldekako finalera iritsi Laudio Tenis Klubeko kideak. Larunbatean izan zen finalaurrekoa Gardeako kirolgunean, eta bi punturengatik soilik galdu zuten Getxoko Fadura taldearen aurka.
Hala ere, klubeko arduradunak oso pozik azaldu dira norgehiagokak utzitako fruituekin. “Oso esperientzia aberasgarria” izan dela uste dute, “etorkizun hurbilean hobeto egiteko”.
Horri lotuta, Andoni Agirretxe entrenatzailearen aburuz, helduko da euren unea. Prestatzailea oso harro dago klubeko neskek azken urteetan izandako bilakaerarekin, eta uste du aukera izango dutela etorkizunean “Espainiako Txapelketara iritsi eta arrakasta asko lortzeko”.
Izan ere, kontuan hartu behar da taldeko bi kide (Maitane Cuadra eta Garazi Gardoki) Arabako txapeldun eta txapeldunordeak izan berri direla, hurrenez hurren.