Guardian enpresako Laudioko fabrikako 171 langileak kaleratzeko urratsak egiten jarraitzen du multinazionalak. Berez, gaur jakinarazi diote Enpresa Batzordeari martxoaren 3an hasiko dela enpleguak suntsitzeko espedientearen kontsulta aldia.
Sindikatuek argitu dutenez, egun horretan zehaztuko ditu enpresak prozesuaren dokumentazioa eta bileren datak, Laudion lan egiten duten beharginak kaleratzeko.
Mobilizazioak
Guardian konpainiako langileek egoera salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte. Atzo bertan zabaldu zuten otsailaren 28an Bilbon batuko direla SPRI sozietatearen egoitzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren "jarrera pasiboa" dela eta.
Bestetik, eta jakinda kaleratze espedientearen prozedura martxoaren 3an abiatuko dutela, egun horretan 10:00etan kontzentrazioa egingo dute lantegiaren sarreran.