2025/03/01 11:00 - 23:30

Jaia

Aratusteak Laudion

Aratusteak Laudion
Laudio

11:00 // UMEENTZAKO TAILERRAK. Aratusteetako torradak, txapak, karetak, momo-txorroak eta abar, Aldai Plazan, Krikino Atseden Taldearekin.

13:00 // TRIKIPOTEOA. Alberto Acero plazatik, Laudioko kaleetan zehar. Suziri-Jai Laudioko Jaiak Koordinakundea elkarteak antolatuta.

14:30 // HERRI-BAZKARIA. Paella-jana. Ostean, 16:00etan, Kalamardoren jolasak (bazkalosteko ekintza). Suziri-Jai Laudioko Jaiak Koordinakundea elkarteak antolatuta.

17:30 // ELEKTROTXARANGA. Kale-animazioa Zutik elektro-txarangarekin, Ugarte plazan.

18:30 // ARATUSTEETAKO DESFILEA, bertako protagonista den Lezeagako Sorgina buru dela. Lezeagako Sorgina lagunduko dute Golokako Piratek, Zutik elektro-txaranga eta mozorro-lehiaketako parte-hartzaileek.

Desfilearen ibilbidea: Lamuza eta Leziagabideko bideguru-tzea, Ardantzazar, Zumalakarregi, Alberto Aceroko bidegurutzea, Alberto Acero, Basalarrina, Herriko Plaza.
    
19:30 // DESFILEAREN HARRERA. Herriko Plazan, desfilearen harrera eta Lezeagako Sorginaren agurra. Disko-festa eta Aratusteetako sari-banaketa.

22:00 // DJ EMANALDIA. DJ Blessive. Aldai Plaza.

23:30 // ERROMERIA. Akerbeltz erromeria. Aldai Plaza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide