EH Bilduk eta Omniak ohar bateratua zabaldu dute gaur jakinarazteko akordioa erdietsi dutela 2025eko aurrekontuak onartzeko.
Talde politiko biek adierazi dute hiru hilabeteko negoziazioa izan dela beharrezkoa adostasuna lortzeko eta laster azalpenak eskainiko dituztela, edukien nondik norakoen berri emateko.
Aipatu beharra dago EH Bilduk eta Omniak udal gobernu taldea osatu zutela, harik eta alderdi independenteak oposiziora igarotzea erabaki zuen arte, 2024ko ekainean.